Gure herriko ohitura zaharrak tolosar guztioi gordetzeko utzitako ondarea dira. Helburu hori lortzeko, onena ohitura horietan parte hartzea eta bizitzea da. Bizitzea grinez eta zuhurtasunez.
Santa Ageda gau mitikoa (ahots mistoko herri-abestaldearekin) ERO-ETXEn bizi dugun ohitura zahar eta mitiko horietako bat da. Urtero, ilusioz entseatzeko denbora hartzen dugu, gau horretan gure kaleetan entzungo diren abestiak prestatzeko. Ohiturak gure artean bizirik jarraituko du, gutxienez datozen 25 urteetan.