Ero-Etxeko Partiturak

Ero-Etxe eta Eronera

eroneramoztuta

1989

Ero-Etxeko partitura

Txarangarekin ilusio handia genuen, eta Gillermo Lizaso txistulariaren biribilketa bat berreskuratzea erabaki genuen. Gizona bazkideetako baten aitona zen, eta hark askotan abesten zuen biribilketaren melodia. Azkenean, ERO-ETXEren pieza ofizial edo himno bihurtu genuen.

1989. urtean, Joxe Mendizabalek kantari zenbait moldaketa egin zizkion eta zati berri bat gehitu zion; hala ere, partitura originalaren erritmoa mantendu genuen.

Partitura deskargatu


2006

Eronera partitura

ERO-ETXE elkartearen kanta (kalejira, himnoa) konposatu eta moldatu genuenetik, Txankaik behin eta berriro erronka bera botatzen zidan: Noizko ERO-ETXEren habanera? Azkenean, 2005eko inauterietako astelehenean agindu nion hurrengo urterako eginda egongo zela. Hitz eta egin. 2006ko inauterietarako kantak forma hartu zuen, eta azkenik, 2007an argitaratu genuen diskoan aurkeztu zen.

Kanta konposatzeko orduan, bi irizpide nagusitan oinarritu nintzen: lehenik eta behin, habanerak melodia gozoa izan behar zuen, malenkoniaz betea eta kantatzeko erraza. Baina, gero, kantuak ezustekoa izan behar zuen: bat-batean, melodia lasai hori amaituko zen eta kantuak zoratuko zuen, jendeari poza, algara eta erritmoa kutsatzeko. Hau da, ERO-ETXEren identitatea islatu behar zuen.

Partitura deskargatu