Astelenita : Txaranga mozorrotzen

Goizeko zortzi eta erdiak dira. Kremak eta pintura-kaxak prest daude.
Txarangan aterako direnak iristen hasi dira: bazkideak, musikariak, familiarrak, lagunak, haurrak... Bazkideek margoak hartu eta besteei aurpegiak margotzen hastean, Elkarteak geroz eta kolore zoragarriagoak hartzen ditu.
Ondoren, indarrak hartzeko, solomoa tomatearekin jan, eta hamaiketan Tolosako kaleak gure musikarekin alaitzera ateratzen gara.

mg_9934 1