Tolosa alerta gorrian sartu da Ero-Etxeko eskopetarien irteerarekin batera

25/06/2026

Meteorologoek eta herritarrek oraindik ez dute adostasunik agertzen fenomenoaren jatorriari buruz.

Atzo Tolosan bizi izan zen San Joan egunak oraindik argitu gabeko zalantza bat utzi du. Alerta gorriaren unerik gogorrena Ero-Etxeko eskopetarien konpainia herriko kaleetara atera zen une berarekin bat etorri zen. Horrek aditu ugari galdera sinple bezain kezkagarri bat egitera eraman ditu: benetan beroa izan al zen honen guztiaren erruduna?


Meteorologia-zerbitzuek tenperatura altuak izan zirela azpimarratzen duten arren, Tolosako hainbat auzotarrek diote konpainia aurrera zihoan heinean, inguruko tenperaturak, bat-batean, hainbat gradu egin zuela gora. Batzuek, gainera, hormak izerditan ikusi zituztela, itzalak desagertu egin zirela eta izozkiak dendatik atera aurretik urtzen hasi zirela ere baieztatu dute.


Ero-Etxek edozein erantzukizun baztertu du, eta bere eginkizun bakarra tradizioari eustea dela gogorarazi du. Hala ere, ez du baztertu bolboraren, ilusioaren eta hainbat belaunalditako eskopetariak leku berean elkartzearen konbinazioak, azaltzeko zailak diren efektu atmosferikoak sortzea.

Momentuz, agintariek zuhurtziaz jokatzeko gomendatu dute. Ikerketak zabalik jarraitzen du.