Ero-Etxe, Kontxatik Zerkausira

19/09/2026

whatsapp_image_2026 18_at_19_29_12 09

Kontxan azken paladaraino emozioa badago, guk estropada osoan banatzea erabaki degu.

Ero-Etxeko batelak Zerkausiko II. Banderan parte hartu du gaur eta, kronometroak gu azken postuetan jartzea erabaki duen arren, ezingo da esan gure estropada aspergarria izan denik.

Beste batelek lerro zuzenean joateko ohitura bitxi hori azpimarratzen zuten bitartean, Ero-Etxekoak beste nabigazio aukera batzuk aztertzea erabaki zuen. Eta ziabogan, handik abiada bizian irteteko gogo biziz, batelaren oreka halabeharraren eskuetan geratu zen une batez.

Izan ere, azkenean, Ero-Etxe ordezkatzeko batelera igo zirenen ahalegina aitortzea da garrantzitsuena.

Eskerrik asko, Saioa, Maddalen, Jon, Egoitz, Iñigo I. eta Iñigo B.. Eskerrik asko arraunean egiteagatik, tipoari eusteagatik eta gogorarazteagatik istorio onenak ez direla beti podium batekin hasten.