Ehun lagun inguru afari bat ospatu genuen Ostegun Gizenean.
Ero-Etxeko zuzendaritzak afari goxoa prestatu zuen menu honekin: txorixoa sagardotan, txipiroiak tintan, azpizuna piperrekin eta goxua postrean. Dena "rico", "rico",... Giro ederrean bisitatu gintuen Sukaldeko txarangak eta gure txarangak berak hartu zion lekukoa. Ondoren, Ero-Etxeko txaranga Tolosako kaleetara atera zen jendea bere musikarekin animatzera.