Ero Etxeko bazkideak elkartearen eguna ospatu dute Hondarribian txakolin eta trikitilariekin.
Urtero bezela, larunbat honetan elkartearen eguna ospatu dugu. Aurten eguna elkartean egindako hamaiketako batekin hasi dugu, Hondarribiako Hiruzta txakolindegira bisita egin aurretik. Bertan, ekoizpen prozesua ezagutzeko eta txakolin mota desberdinak dastatzeko aukera izan dugu. Egunak Hondarribiako marinan zehar egindako poteoarekin eta "Guadalupeko Kantina" jatetxeko bazkariarekin jarraitu du, guztia giro zoragarri batean trikitilariekin batera.